XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitagurearen 5'n. Eskabidea

Barka zaizkigutzu gure zorrak, guk geren zordunei barkatzen diegun bezala.

Gure Jesus onak, ogiaren ondotik edo zeruko ta lurreko bizigarriaren ondotik zorren barkazioa eskatzen erakutsi digu.

Zer zor dittugu ordea guk Jungoikoarekin?.

Jaungoikoari asko gauza zorr diogu.

Berari zorr diogu izatea, Ari gure bizia, gure lurreko ondasun guziak eta geiago dana Ari zorr diogu gu zerurako erosiak izatea, Elizaren Sakramentuak eta gure zeru biderako beste laguntza guziak.

Onen bidez Jaungoikoakin daukagu beñere bear bezala ordainduko ez degun zorra, gure maittetasunaren zorra.

Baño ez da au guk barkatzeko eskatzen degun zorra.

Au beti biotz guziz ordaintzen saia-erazi bearr gaittuan zor gozoa da.

Beste zorr bat da guri kezka eman bearr diguna.

Ontaz erakusten digu Jesus'ek barkazioa eskatzen.

Zer zor da, ba, gurea?

Janariaren ondotik eskatzen da okerraren barkapena edo barkazioa, Jaungoikoagan bizi dedin eta ez dezaion oraingo bizitza igarokorrari bakarrik begiratu, baizik betikoari ere bai, artara pekatuak barkatu ezkeroz iritxi ditteke-ta S Cyprianus.

Zer lagunduko ligukete bada janariak, oietaz biziko ba-giñe, aragittako zezena bezala?.

Bidezkoa zan Jaungoikoaren esku-zabala gure gain izan ezkero bere errukittasuna ere eskatzea Tertulianus.

Argatik eguneroko zeruko ta lurreko ogiaren ondotik eskatzen degu Jaunak gure zorrak barkatu dezazkigun.

Gure pekatu edo obenak deittu zittun Jesus'ek zorrak, oiek ordaindu bearr dizkiogulako Jaungoikoaren zuzentasunari edo bizitza onetan edo bestean (X-gr. Pio).